
Aurreko astean esan nuen bezala,ikusi dugu Pilar Rubiori Sergio Ramosen etxetik ateratzen!Duela gutxi elkarrekin daudela baieztatu dizuegu, eta hau aurrera doa! Orain arte prentsarekin jolasean ibili badira ere… orain euren arteko maitasuna erakutsi besterik ez dute egiten. Paparazziek erlazioa baieztatu ondoren, arlo profesionalak uzten dien bakoitzean elkarrekin dago bikotea.
Azkenaldian, aurkezlea futbolariaren etxean geratu izan da gaua pasatzen eta oraingoan harrapatu egin dute kamerek. Argazkilariak bezperatik zeuden Ramosen etxe kanpoan zain, eta azkenean lortu dute merezitako saria.Kamerengatik harrapatua izan dela ikustean, kotxeko leihatila ireki eta Pilar Rubio irribarre handi batez agurtu da.
Harremana ezin hobeto doala baieztatzen du honek, eta azkenean bikoteak ezkutatzeari utzi diola. Dirudienez, hau luzerako doa!
No hay comentarios:
Publicar un comentario