viernes, 26 de octubre de 2012

Ashton Kutcher, gehien irabazten duen telebistako aktorea

Demi Mooreren senar ohiak 24 milioi dolar irabazi ditu. Hala ere, Charlie Sheenek du errekorra; iaz bera izan zen zerrendaburua: 40 milioi dolar irabazi zituen.

Ashton Kutcher aktorea.
Ashton Kutcherrek Charlie Sheen ordezkatu du "Two men and a half" telesailean, baina baita gehien irabazten duten aktoreen Forbesen zerrenda. Hugh Laurie, Alec Baldwin edo Patrick Dempsey aktoreak ere zerrenda horretan daude.
Kutcherrek 24 milioi dolar irabazi zituen eta, gainera, "Two men and a half" telesailak arrakasta handia izaten jarraitu du (12 milioi ikusle baino gehiago izaten ditu kapitulu bakoitzak, AEBetan). Hala ere, Charlie Sheenek du errekorra; iaz bera izan zen zerrendaburua: 40 milioi dolar irabazi zituen.
Hugh Laurie eta Ray Romano aktoreek 18 milioi dolar irabazi dituzte. Ziur asko, Laurie zerrenda honetan agertzen den azken urtea izango da; izan ere, ospea eman zion "House" telesaila joan den maiatzean amaitu zen. Bi denboraldiren ostean, Romanok ere "Men of a certain Age" telesaila amaitu du, ez baitu audientzia onik izan.
Alec Baldwin ("Rockefeller Plaza: 30 Rock") eta Marc Harmon ("Navy: criminal investigation") aktoreak laugarren postuan daude, 15 milioi dolarrekin. Tim Allen ("Last Man Standing") etaJon Cryer ("Two men and a half" telesaileko beste protagonista) atzetik daude, 14 eta 13 milioi dolarrekin.
"Grey's Anatomy" telesaileko Patric Demsey aktorea zortzigarren postuan dago, 12 milioi dolarrekin. Zerrendaren amaieran daude Jim Parsons eta Johnny Galecki "The Big Bang Theory" telesaileko aktoreak eta Jason Segel "How I met your mother" telesaileko protagonista, zortzi milioi dolarrekin.
Nire uztez gehiegi kobratzen duen pertsona bat da,beste pertsona batzuek gehiago egiten dutelako eta askoz gutxiago ordaintzen dizkietelako.
Hurrengo astera arte!

No hay comentarios:

Publicar un comentario