jueves, 8 de noviembre de 2012

Pelpum estiloa bueltan da

Peplum estiloa.Aste honetan,pelpum estiloaz hitz egingo dugu.Gerriaren aldean bolante txiki bat dute pelpum estilako gonek eta sekula arrakastoa lortzen ari dira azken asteotan.Gonetan ez ezik,soineko eta alkandorak diseinatzerakoan ere,sortzaileek geroz eta gehiago erabiltzen dituzte halako osagaiak.
Antzinako Erroma eta Grezian du jatorria estilo horrek, eta 50eko hamarkadan oso modan egon zen.80ko hamarkadan berriz agertu ostean, aurtengo tendentzia nagusia bilakatzen ari da diseinu askotan.
Oro har, gorputz forma guztietarako egokiak dira pelpum estiloa duten jantziak.Oinetakoei dagokienez, takoidunak edo botinak dira konbinatzeko aproposenak.Hala,gainera,gorpuzkera liraintzea lortuko dugu.
Hurrengo astera arte!

No hay comentarios:

Publicar un comentario